2011/11/14

ZE ANIMALI IZANGO OTE DA?

Oraingoan, eskulan berri batekin hasi gara martxan. Animali bat egiteko asmoz, etxetik birziklatzeko brik-ak, poteak, kartoiak, egunkariak,... ekarri ditugu. Denetarik bildu dugu!!
Zer egingo ote dugu hauekin?

Hona hemen lehenengo pista: 
Esne eta zumo brik-ak hartu eta hauek egunkari zatiekin estali ditugu, kola eta urez egindako nahasketarekin. Guztia ondo estali eta lehortzen jarri ditugu.


Hauek lehortzen utzita, animaliaren gorputzeko atalak mozten jardun dugu. Lehenik eta behin orri batean eta ondoren hauek patroi erabilita, kolore ezberdinetako "gomaeva" laminetan pieza hauek kalkatu eta moztu ditugu.



Ba al dakizu zein animali ote den?? ORAINDIZK EZ??
Esne poteak zikatu ondoren, tenperekin koloreztatu eta barnizatu ditugu. Eta bukatzeko gomaeva laminetan moztutako atalak itsatsi ditugu... Bi begi handi, mokoa, koloretako lumak, hanka bi eta hego bi...

HEMEN ASMAKIZUNA...
 "Begi handiak ditut, egunez nabil erdi itsututa eta sagutxu guztiak ditut izututa. Nor naiz?"





LAN BIKAINA EGIN DUZUE ARTISTAK!!!


2011/10/24

TAILERRAK


PAPIROFLEXIA eta MODA DISEINU TAILERRAK martxan dira Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.

KANDINSKY BEZALA!

Aste honetan, Wassily Kandinsky margolari famatua eta bere obrak famatuenak ezagutu eta aztertu ditugu. 
Abstrakzioaren errege honen obretako bat aukeratu eta koloreak, forma eta materialari erreparaztuz, hau adierazten saiatu gara. 

Hona hemen emaitza…

…eta guztion artean, hormairudi handi bat egin dugu gela apaintzeko!!


2011/10/21

AUTOERRETRATUA


Lehenengo saioa aurkezpen eguna zenez, beste artista batzuen autoerretratuak ikusi ondoren, bakoitzak bere erretratua egitera ekin zion. Arkatza eta margoak hartu eta marrazteraaaa!!
Bukatutakoan bakoitzak bere burua aurkeztu eta “Eguerditan Artista” gelako horma gure marrazkiekin apaindu genuen.
Hona hemen erretratuetako batzuk:

Saioa bukatzeko, jolas dibertigarri bat egin genuen bikoteka jarrita. Batak besteari begiak estaltzen dizkiola, eguzkia, mendiak, borobil handi eta txikiak, lainoak,… marraztu behar ziztuzten… A zelako barreak bota genituen begiak zabaldu eta marraztutakoa ikusterakoan!!!
 

EGUERDITAN ARTISTA



Ikasturte berri honetan ere, Kurutziaga Ikastolako Picasso eta Modigliani txiki hauen trebetasunak martxan jarriko ditugu.  
Eguerditan Artista saioak jada hasiak daude eta taldeak topera ditugu. 54 ikaslek eman dute izena  astelehen, astearte, asteazken eta ostiralero eguerdiko 13:30etatik 14:30etara margo, guraize eta kartulina artean ibilitzeko. 
Zeramika tailerra, maketagintza, jolasak sortu eta hauekin jolastu, pintura teknika desberdinak, eskuak zikindu, birziklapena eta asmakizunak!, eta beste hainbeste eskulan desberdin egingo ditugu astero, ordubeteko saio hauetan.