2011/11/14

ZE ANIMALI IZANGO OTE DA?

Oraingoan, eskulan berri batekin hasi gara martxan. Animali bat egiteko asmoz, etxetik birziklatzeko brik-ak, poteak, kartoiak, egunkariak,... ekarri ditugu. Denetarik bildu dugu!!
Zer egingo ote dugu hauekin?

Hona hemen lehenengo pista: 
Esne eta zumo brik-ak hartu eta hauek egunkari zatiekin estali ditugu, kola eta urez egindako nahasketarekin. Guztia ondo estali eta lehortzen jarri ditugu.


Hauek lehortzen utzita, animaliaren gorputzeko atalak mozten jardun dugu. Lehenik eta behin orri batean eta ondoren hauek patroi erabilita, kolore ezberdinetako "gomaeva" laminetan pieza hauek kalkatu eta moztu ditugu.



Ba al dakizu zein animali ote den?? ORAINDIZK EZ??
Esne poteak zikatu ondoren, tenperekin koloreztatu eta barnizatu ditugu. Eta bukatzeko gomaeva laminetan moztutako atalak itsatsi ditugu... Bi begi handi, mokoa, koloretako lumak, hanka bi eta hego bi...

HEMEN ASMAKIZUNA...
 "Begi handiak ditut, egunez nabil erdi itsututa eta sagutxu guztiak ditut izututa. Nor naiz?"





LAN BIKAINA EGIN DUZUE ARTISTAK!!!